Zuzenean

Izkander Fernandez

Lehen denboraldiaren agurra

Orain Entzuten 1x36

Lehen denboraldiaren agurra

Loading player...
Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda
Gorka Urbizu eta Imanol Ubeda (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Gaurko Orain Entzuten saioan lehen denboraldiari amaiera borobila emango diogu, 60 minutuko festa gitarrero batekin. Neil Young handiaren klasiko batekin hasi eta uztaila zein abuztuko bederatzi atal berezien berri eman ostean, mundu osoko aurrerapen dotoreen zaparrada iritsiko da. Phosphorescent, Julia Jacklin, American Aquarium eta Weezer taldeen folk eta rock doinu berriak entzungo ditugu, Greta Van Fleet eta The Afghan Whigsen esentzia klasikoarekin batera. Emma Ruth Rundleren atmosfera ilunak, Mastodon zein Cult of Lunaren metal astuna, eta The Limiten punk energia ere presente izango da. Azken txanpan, Euskal Herriko sorkuntzari leihoa irekiko diogu Etxekalte eta Sistemak Arriskutsuak Dira proiektuekin, saioa Peiremans taldearen 2005eko harribitxi batekin eta iraileko bigarren denboraldirako hitzorduarekin borobiltzeko.

Jaurlaritza Logoa