Zuzenean

Kazetaritzaren eremutik nagusiki, euskararen eta adimen artifizialaren arteko harremanari begiratu diote adituek NAIZek antolatutako mahai inguruan. Aitzol Astigarraga informatikaria eta Orai NLP zentroko koordinatzailea, Naiara Perez Hizkuntzaren Prozesamenduan doktorea eta Hitz zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria eta Mikel Urdangarin, Gaur8n adimen artifizialaren inguruko seriea koordinatu duena eta NAIZen hizkuntza estrategiari buruzko lanketan ari dena elkartu dira.
Guztiek ere teknologia honek dituen aukerak nabarmendu dituzte, beti ere bertatik eta guretik ekiteko beharra nabarmenduz.
Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak eta Europar Batasunak (Next Generation) finantzatutako proiektua, hedabideen balio kateetan adimen artifiziala integratzeko laguntzen deialdiaren bidez.




