Zuzenean

Intimotasuna nagusi Armolaren ‘Ortzemugak sutan’ diskoan

Bakarkako bidean estreinako diskoa kaleratu berri du Armolak (Aritz Mendiola, Gautegiz-Arteaga, 1998), bedroom-pop delakoaren inguruan esan dezakegu. Benetako istorioak kontatuz biluztasuna areagotu egiten da sortu dituen hamabi kantuetan eta horien inguruan aritu gara berarekin solasean.

Intimotasuna nagusi Armolaren ‘Ortzemugak sutan’ diskoan

Loading player...
Bide berri bat gehiago esploratu du Aritz Mendiolak bere bakarkako lehen diskoan.
Bide berri bat gehiago esploratu du Aritz Mendiolak bere bakarkako lehen diskoan. (Iker GOZATEGI)

Laukatu edota STR proiektuetan aritu ostean, eta Alemanian zein Hego Korean bizi ostean, berriz ere Euskal Herrira itzuli eta sortzaile moduan hamabi kantu plazaratu ditu Aritz Mendiolak Armola izenaren azpian. Elektronika munduan murgilduta ibili da azken urteotan, eta azkenaldian marrazki bizidunen kantuen bertsioak egiten ere badabil sarean. Telebistaren munduarekin ere bai baitu harremanik musikari bizkaitarrak.

Bada, hamabi abesti ondu ditu, elektronika intimo batean, barruan gordetako istorioak azaleratuz. Bakardadeaz, bizi ditugun gerra garaiez, maitasunaz, Euskal Herriaz, antsietateaz edota Korean izandako bizipenez hitz egiten digu. Biografia labur bat ere gordetzen du kantaren batek.

Horrez gainera, Txomin Artolaren ‘Txakurraren partia’ abesti aski ezagunaren bertsio bat ere egin du, ‘Maritxu nora zoaz?’ kantu herrikoiarekin batera nahastuaz. Aurretik ezer abisatu gabe, kolpera atera zuen diskoa duela pare bat hilabete eta zuzenean abesten entzuteko aukeraren bat ere izan dugu ordutik hona. Bakarrik hasi eta buka egindako lan interesgarria ezbairik gabe Aritz Mendiolak, Armolak, ondu duen ‘Ortzemugak sutan’ debuteko diskoa. Ea zer datorren etorkizunean.

Jaurlaritza Logoa