Zuzenean

NAIZ

Euskara eta adimen artifizialari buruzko mahai-ingurua

Digitalizazioak abiadura bizian aldatu ditu gure bizitzako eremu guztiak. NAIZek eta NAIZ Irratiak saio berezi bat eskaini dute, adimen artifizialaren eta euskararen arteko harremanari kazetaritzaren ikuspegitik erreparatzeko. Zer da, aukera ala mehatxua?

Joan den azaroan adimen artifizialaren arrisku naturalei buruz egindako saioa.
Joan den azaroan adimen artifizialaren arrisku naturalei buruz egindako saioa. (Maialen ANDRES | FOKU)

Kazetaritza eta, oro har, euskara jauzi teknologikora egokitu behar izan dira. Hizkuntza Eredu Handiak bezalako kontzeptuak gure egunerokoan txertatzen ari diren honetan, tresna hauek euskararen mesedetan nola jarri eta gure herriko komunikazio proiektuetan nola eragiten duten aztertzeko saioa antolatu dute NAIZek eta NAIZ Irratiak.

Adimen artifiziala euskararentzat zer da, aukera edo mehatxua? Galdera horretatik abiatu da ostegun honetan zuzenean jarraitu ahal izan den mahai-ingurua. Honakoak izan dira parte-hartzaileak: Aitzol Astigarraga, informatikaria eta Orai NLP zentroko koordinatzailea; Naiara Perez, Hizkuntzaren Prozesamenduan doktorea eta Hitz zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria; eta Mikel Urdangarin, NAIZeko kazetaria eta NAIZeko hizkuntza estrategia eraberritzeko prozesuan dabilena. Iraia Cambrak gidatu du saioa.

Iragan azaroan adimen artifizialaren arrisku naturalei mahai-inguru bat antolatu zuten NAIZek eta NAIZ Irratiak, Usue Mori, Beñat Erezuma eta Simon Peñarekin. Ane Urkiri NAIZeko zuzendariak ere parte hartu zuen Itxaso Leonek gidatutako saio hartan. 

 

 

 

______________________________________________________________________________

Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak eta Europar Batasunak (Next Generation) finantzatutako proiektua, hedabideen balio kateetan adimen artifiziala integratzeko laguntzen deialdiaren bidez.



Jaurlaritza Logoa