Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Itzuleraren osteko bigarren disko luzea kaleratu du TU-K talde ondarroarrak

Kode zifratua bailitzan, ‘2122-11’ izena eman dio taldeak bere lan berriari izena. Biko formatuan hasi zuten bidea gaur egun biderkatu egin da eta laukote moduan datoz oraingoan. Kontzertuz kontzertu dabiltza lan berria aurkezten.

Itzuleraren osteko bigarren disko luzea kaleratu du TU-K talde ondarroarrak

Loading player...
Laukote moduan dabil orain TU-K taldea.
Laukote moduan dabil orain TU-K taldea. (Izar ARANBARRI)

Josu Aranbarri eta Txomin Uribe izan ziren 80etako bukaeran TU-K martxan jarri zuten musikariak. Erritmo kutxa bat, baxua eta gitarra, horiek ziren haien oinarriak eta antzera segitzen dute oraindik ere. Baina lau izatera pasa dira eta horrek beste sendotasun bat eman dio proiektuari, bai diskoan eta baita zuzenekoetan ere. Markel Uribe gitarrarekin batu zen aurreko diskoaren aurkezpen emanaldietarako eta Jose Lastra, diskoaren teknikari eta ekoizle lanetan aritua, zuzeneko musikari bezala ere badabil egun teklatuetan.

Zortzi abesti berri dira bigarren disko honetakoak, 21, 22 eta 11. zenbakiak alfabetoan, horixe da zenbaki sorta horrek esan nahi duena, ‘TU-K‘, alegia. Disko homonimo bezala ulertu behar dugu, beraz, eta 80etako synth-pop horretan mugitzen direla esan genezake. Izar Aranbarri, Jon Salinas eta Ixiar Oreja izan dituzte disko honetan kolaboratzen eta, aipatu moduan, soinuaren bilaketan eta konposizio lanetan aurrerapauso nabarmena eman dutela esan genezake. 

MusikHaria saioan guztia aletu dute Aranbarrik eta Uribek eta, zuzenean ikusi nahi dituenak, larunbat honetan, ekainak 27, izango du aukerarik Pasai Donibaneko Kultur Aterpean. Uztailaren 3an, berriz, Mataukuko jaietan izango dira Meison taldearekin batera.

Jaurlaritza Logoa