Zuzenean

Bigarren Kafea

Irakurketa Klubak (II): irakurle guztiak emakumeak dira?

Irakurketa klubak ingurune feminizatuak direla entzun dugu askotan. Euskal Herriko irakurketa talde desberdinekin hitz egin dugu ea beraien errealitatea hori den ala ez jakiteko. 

Irakurketa Klubak (II): irakurle guztiak emakumeak dira?

Loading player...
emakume talde bat irakurketa klub batean
emakume talde bat irakurketa klub batean (Damian Santos | Pexels)

Diane, Vivian, Sharon eta Carol 40 urtez aritu ditu irakurketa klub batean parte hartzen, hilabetero.  Liburuen bidez, lau emakumek oso lagun onak egin dira. Egun batean, ‘Fifty Shades of gray’ irakurtzen duten bitartean, jakin-mina pizten zaie.  Beraien bizitzetan iratzarraldi bat eragiten du liburuak, eta plazeren bila ibiltzea erabakitzen dute. 2018ko ‘Book Club’ pelikularen sinopsia. Diane Keaton, Jane Fonda, Candice Bergen, eta Mary Steenburgen aktoreekin, ez da harritzekoa filmak arrakasta lortu izana. Pentsa, 2023an bigarren pelikula bat egin zuten: 'Book Cub: the next chapter', edo euskaraz: Irakurketa Kluba: Bigarren Atala. 

Fikziozko ikus-entzunezkotik harago, irakurketa klub ospetsuak bilatzen badituzu, errepikatzen den elementu bat topatuko duzu. Oprah Winfreyren Oprah’s Book Club; Reese 's Book Club, Reese Witherspoon aktorearen irakurketa kluba edo Dua Liparen Service95. Hiruak emakumeak dira. Ez da harritzekoa beraz, irakurketa kluba irudikatzen ditugunean, emakumeen arteko topaketak irudikatzea. Baina horrela al da Euskal Herrian? 

2023an Nafarroako Liburutegi Sareak ikerketa bat egin zuen, ‘Nafarroako irakurketa-kluben eraginaren eta ezaugarrien azterketa’ izenekoa. Bertan agertzen diren datuak argiak dira: irakurketa-kluben parte hartzaileen artean, %83a emakumea da, eta gizonezkoak % 16 dira. Ikerketa haratago doa, eta honakoa dio: gehien errepikatzen den profila 55 urtetik gorako emakumeak dira. 

Euskal Herriko irakurketa klub guztien errealitatea al da hori? Hori aztertzen saiatu gara, Euskal Herriko hainbat irkaurketa klubekin hitz egiten. 

 

Jaurlaritza Logoa