Zuzenean

Maria Laespada Lazpita

Irakasleen «garbiketa», frankismoaren lehen urteetan

Oroimenaren geltokia x 10

Irakasleen «garbiketa», frankismoaren lehen urteetan

Loading player...
Agueda Mendiola Velascoren garbiketa prozesuan bildutako txosten bat
Agueda Mendiola Velascoren garbiketa prozesuan bildutako txosten bat (Archivo General de la Administración AGA)

1936ko estatu-kolpearen ondoren, eskola ez zen soilik irakurtzen, idazten edo zenbatzen ikasteko lekua izan. Frankismoan, ikasgelak erregimen berriaren proiektu politiko eta moralaren parte bihurtu ziren. Irakasleen lana ez zen jada haien gaitasun pedagogikoaren arabera neurtzen; haien ideologia, jarrera erlijiosoa eta erregimenarekiko leialtasuna bihurtu ziren auzi nagusi.

Frankistek herriak kontrolpean hartu ahala, hezkuntza azterketan jarri zuten. Eskolak katolikoa eta espainola izan behar zuen, eta ikasgelaren sinboloek ere norabide hori markatu behar zuten: gurutzeak, Espainiako mapak, bandera...

Irakasleei «Espainia berria» eraikitzeko zeregina esleitu zitzaien, baina horretarako lehenik garbitu egin behar zen hezkuntza-sistema. Horretarako, 1936ko azarotik aurrera sortutako batzordeek maisu-maistren ibilbidea aztertu zuten. Garbiketa-prozesua ez zen epaiketa pedagogikoa izan, baizik eta epaiketa politiko eta morala. Ondorioak gogorrak izan ziren, batzuk berronartu zituzten, beste batzuk soldatarik gabe utzi, lekualdatu edota probintziatik kanpora bidali.

Irakasleen «garbiketa» hezkuntza-eredu oso baten suntsiketa izan zen, eta belaunaldi berrien pentsamendua kontrolatzeko ahalegin zuzena.

Jaurlaritza Logoa