Zuzenean

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Juantxo Zeberio Etxetxipia

Juantxo Zeberio izan da aste honetako Otea Lilin gonbidatu. 

Juantxo Zeberio Etxetxipia

Loading player...
Juantxo Zeberio NAIZ Irratiko estudio nagusian
Juantxo Zeberio NAIZ Irratiko estudio nagusian (NAIZ Irratia)

Juantxo Zeberio Etxetxipia (Tolosa, 1968). ⁠Hezkuntza Fisikoan lizentzia du. ⁠Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolan irakasle (piano modernoa, harmonia eta konbo). Imanol eta Benito Lertxundiren piano jotzailea izan zen, Pettirena ere bai. Tempora eta Umama taldeen sortzaile, dokumentaletarako musika egilea, eta abar luzea du Juantxo Zeberio Etxetxipiak. Oraintxe Maddi Oihenartekin dabil beraien lan berria aurkezten, ‘Lur’.

Lau seme-alaba ditu (denak musikari lotuak, gainera). Gaztetan atleta izan zen eta Olinpiadetara joateko ideia zuen buruan, baina ez, musika aukeratu zuen bidelagun. Patxada galanta du hitz egiteko. Egokitasuna aurkituko dio esaldi bakoitzari solasaldian zehar. Botere harremanak kritikatu ditu eta hor egon omen daiteke gizartearen gabezietako bat. Zapaltzailea eta zapalketa baztertzailetzat ditu. Interesgarria nola hitz egiten duen, zer esaten duen.

«Sei anai-arreba gara. Amak umorez esaten zuen lau musikari direla eta beste bi normalak (bat medikua eta bestea abokatua»

«Alferrikakoaren balioa erreibindikatzen du. Ustez ezertarako balio ez duten gauzetan dena ematea, emaitzak ez dira merkatuan edo dirutan zertan kalkulatu».

«Musikaren mundua oso prekarioa da».

«Musuak inoiz ez daude sobera, maitasun adierazpenak diren mementotik hor ikusiko da musu emaileen konplizitatea ikusiko da».

«Kontaktu fisikoak norberak eskatzen duen gauza bat izan behar du».

«Ematen diren besarkada asko gratuitoak dira».

«Teoria eta praktika askotan nire bizitzan, kontrara doaz».

«Maitasun eternalak emakumeak menderatzeko balio izan du, botere harremanak sendotzeko. Harremanek berdintasunezkoak izan behar dute».

«Erreibindikatu nahi dut iritzia ez edukitzea gauza guztiekiko».

«Terf feminismoa ez dut errespetatzen».

«Historiak esaten digu naturalki ez direla zuzentzen gauzak, boterea da gizonezkook izan dugu, eta emakumeen presentzia handitzeko eta orekatzeko kuotak inportanteak dira».

«Utopia askotan bizi izan dugu euskaldunok, hizkuntza, gure herria».

Jaurlaritza Logoa