Zuzenean

Ze forma hartze du haizeak begira ez gaudenean? Nola konektatzen dira hutsuneak? Zer da hutsune bat? Bada galdera horien erantzuna topatzeko leku bat. Burdina, harria eta belarra nahasten diren leku bat. Hiritik gertu, hirietako presatik ihesi. Naturaren eta materiaren arteko etengabeko elkarrizketa eskaintzen digun leku bat. Leku hori Chillida Leku da.
Bada, edozein une da ona leku hori bisitatzeko, baina distira berezia hartzen du Udaran eta horregatik programazio paregabea antolatzen dute urtero, ekainaren 20tik hasita. Udako solstizioa, aire zabaleko zinema, ongizate eta meditazio saioak, kontzertuak…
'Itzalak trostan eta galopan' proposamena izango da berezienetako bat. «Errepikaezina eta Chillida Leku berbisitatzeko modu berezia izango da». Ekainaren 20ean, udako solstizioa ospatzeko, Dantzazek zuzendu eta koordinatutako dantza garaikideko ikuskizuna antolatu dute. «Gorputza eta musikaren bitartez museoko hainbat puntu aktibatuko dituzte» esan digu Nausica Sanchezek.
Soinuak leku berezia izango du, bai ikuskizun horretan eta baita beste hitzorduetan ere: kontzertuetan, sound healing saioetan, zinema emanaldietan... «Chillidarentzat material bakoitzak badu bere soinu propioa, eta berak soinu horiek materializatzen zituen» aipatu digu.
«Eskulturak gorputzera eramaten zaitu zuzenean»
«»
«»
Egitaraua aletzeko, Nausica Sanchez museoko ikerketa eta hezkuntzako arduraduna gonbidatu dugu Bigarren Kafera.


