Zuzenean

Gaurkoan bi ostiralero legez, Ian Ruiz ZEBRABIDEA gurutzatzen aritu da. Azken egunetako bero olatuak, sekulako jende olatua eraman du kostaldera, zehazki hondartzara. Barnealdeko kalekumeek askotan, ez dute jakiten hondartzaren ekosistemak nola funtzionatzen duen: banderen esanahia, nola jokatu eta nola ez jokatu, nolako fauna eta nolako flora dagoen... baina lasai, gaurkoan Zarauztik zuzen zuzenean, MARMARRIAN aritzeko prest heldu delako, irakasle ezin hobe bat.
Banderaren kolore bakoitzak zer esan nahi duen; Hondartzara gerturatzean topa ditzakezun tribu urbano edo taldetxoak; Hondartzan egin daitezken plan desberdinak; zer eraman eta zer ez eraman... Denetik izan dugu gaurko saioan. Hartu papera eta boligrafoa, eta hartu apunteak.


