Zuzenean
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor Fundazioak azken hamarkadetako inpunitatearekin amaitzeko eta tortura pairatu duten herritarrei aitortza egiteko hiru ekimeneko zikloa abiatu dute Amparo Arangoaren atxiloketaren 50. urteurrenean. Torturak emakume honetan utzi zuen aztarnak praktika latz honen aurkako ikurra bihurtu zen garai horretan.
Jon Arangoa, Anparoren iloba izan da Naiz Irratian.
Asteburu honetan itxiko duzue ekimena. Nola doa?
Aho zapore ona dugu. Jedeak parte hartu du ekimenetan. Argitzen filmaren emanaldia izan zen, solasaldia ondoren Amaia Izko eta Iñaki Egañarekin testuingurua hobeto ulertzeko eta eskualde mailako egoeraren berri emateko. Azken ekitaldi honetan, igandean, azken pausoa izango da, garrrantsizuena, zikloa itxiko du.
Minek ez gaitzatela lotu, jarrai dezagun hegan da dinamikaren leloa
Sentsibilitate guztiarekin eman nahi genion gaiari enfokea. Aintzat hartu behar da Euskal Herriko etxe askotan mina suposatu duela eta aurrera begirako planteamentu erreparatzailea nahi dugu. Ekitaldiak goxotasunez eta hurbiltasunez egin dira eta mezuak berak oinarri hori hartu du. Gure eskutan ez dauden baliabideak behar dira falta den bidea egiteko. Gure aldarrikapena justizia da, baina horretara iristeko bidean horrelako egoerak pairatu dituztenei eta euren senideei bidelagun izan. Enpatia erakutsi eta bakarrik ez daudela ikustaraztea, minaren albokalteak gozatzen laguntzeko asmoa du gure aportazioak.
Anparo Arangoaren torturen irudiek zabalpen handia izan zuten. Leitzan, nolako dimentsioa izan zuen herrikide bat torturatu zutela ikusteak?
Hori esateko ni ez naiz egokiena. Nik honen berri jakin nuenerako urte batzuk pasata ziren. Dokumentatzen saiatu gara garai horretako bizipenak. Testuingurua nahasia zen, martxoaren 3ko sarraskia izan berri zen, gizarte mailan ezinegon eta mobilizazio handiak zeuden... Dudarik gabe Anparo bezalako militanteek ere lan handia egiten zuten eta horrek ere garaiko indar eta erregimeneko arduradunetan beldurra sortzen zuen. Badakigu nondik ateratzen zituzten hortzak.
Egiaztatua dago Jesus Muñecas guardia zibilak torturatu zuela. Izan da noizbait ikerketa judizialik edo?
Ez, ez da izan. Saiakerak egin dira eta zenbaitetan atzerritik, Servini epaile argentinarrarekin. Hori da gure aldarriaren azken puntua. Bagoaz aurrera kasuak balioan jarriz. Nafarroako gobernuaren aitortza instituzionala baikorra da, baina justiziaren aldarrikapena dugu. Urruti gaude, horrelako gainduak nork eta zergatik eman zituen argitu gabe jarraitzen du eta bide horretan urratsak ematea aldarrikatzen dugu.
Aitortza ofizialetan urrats gehiago eskatu dituzue nolakoak?
Batetik, torturaren egoera hauek ez dira denboran mugatuak izan, hamarkada ezberdinetan eta oso hurbileko datetan eman dira. Batzuetan perspektiba garai bateko egoera balitz bezala jartzen da. Garaiko testuingurua dela ere, denak aitortu eta tratatzen jarraitzeko aldarria egiten dugu. Gerora urratsak ematen ari gara dokumenatze aldetik, aitortza instituzionalak egitearen aldetik. Gogorra da biktimentzat, Instanbuleko protokoloak pasa behar dira egiaztatzeko kasuak... Hori guztia bateratuta, helburua da aurrera begira saiatzea justizia aldarrikatu eta dagokion epaitegietan aurrera egitea.


