Zuzenean

Txapeldun berria izango du Buruz Burukoak iganden honetan. Nafarroa Arenak hartuko du hitzordua, eta bertan bi protagonista: Dario Gomez eta Iñaki Artola. Bientzat lehen txapela litzateke, eta biak ere oso maitatuak dira pilotalazeen artean. Alegiarrak badaki zer den finala jokatzea, bigarren urtez jarraian ariko da kantxa osoan, eta Binakakoan ere badu beste bat, baina txapelik ez. Ezkaraikoak, ordea, bere lehen finala du honakoa, sekulako txapelketa osatzetik iritsiko da gainera. Faborito argirik gabeko finala, eta lehen aldiz ariko dira gainera elkarren aurka banaka.
Katedran ere jardunaldi erabakigarria izago da, puntuak batzeko azken aukera, baita NAIZeko motxila irabaztekoa ere. Penaz, denboraldiko azken tertulia, baina bueltan izango gara noski, eta indartsuago, datorren denboraldian. Ikasturtea agurtzeko gonbidatu berezi bat ere izan dugu gurekin: Iker Mariezkurrena Berriozargo alkate eta Jon Mariezkurrenaren anaia, eta berak ere aletu ditu finalaren atarikoak. Laister arte ba! Zorte on eta izan huntsa!


