Zuzenean

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria
Elkarrizketa
Unai AMIANO
Baikoko pilotaria

«Helburua beti gora iristea da, baina ez da presarik izan behar»

Unai Amianok bere lehen txapela eskuratu du profesional gisa, debutatu eta urtebete ere pasa ez denean. B Serieko Buruz Buruko txapelduna da irundarra, baita Lau t'Erdiko azpitxapelduna ere. Ander Murua azpiratu zuen finalean, partida bat bera ere galdu gabe.

«Helburua beti gora iristea da, baina ez da presarik izan behar»

Loading player...
Unai Amiano Serie Bko Buruz Buruko txapela buruan duela.
Unai Amiano Serie Bko Buruz Buruko txapela buruan duela. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)

Unai Amianok hasieratik erakutsi du maila handiko pilotaria dela. Profesionaletara jauzia egin zuenetik, joko sendoa, heldutasuna eta norgehiagokak irakurtzeko gaitasun handia erakutsi ditu. Buruz Buruko Serie Bko txapelketan egindako bidea perfektua izan da: neurketa guztiak irabazi izan ditu eta finalean ere nagusitasunez aritu zen Ander Muruaren aurka.

Irunen ilusio berezia piztu du gaztearen arrakastak, lehen urtean bi final eta txapel bat. Lehen urtean lortutako emaitzek pilotazale askoren arreta bereganatu dute dagoeneko. «Helburua beti gora iristea da, baina ez da presarik izan behar», azaldu digu irundarrak.

Jaurlaritza Logoa