Zuzenean

Nazioarte-mailako kontzertu eta jaialdien paradigma errotik aldatu da azken hamabost urteetatik hona. Batetik, gero eta jende gehiagok gisa horretako kontzertuetara joateko adina ahalmen ekonomiko eta desira izateak eta, bestetik, merkatu librearen dinamikek, egoera nahiko sostengaezinera eraman dute kontu hau. Horren ondorio dira sarreren prezio-igoera amaigabeak, sarreren agortze etengabeak, zentzugabeko VIP eremu hutsak, eta artista handiek gero eta gutxiago bidaiatzeko joera, erresidentzien mesedetan.
Honen guztiaren inguruan hausnartuko du esatariak atalaren lehen zatian, gaiarekin bat datozen zenbait artistaren abestiak entzuteaz gain. Euskal kulturak ere makrokontzertuekiko duen zaletasun berria ere mahai gainean jarriko du: zenbateraino da beharrezkoa tamaina txikiko kultura batek estruktura erraldoi horiek imitatzea?
Atalaren bigarren zatian, ordea, gaiz aldatuko dugu: estatistikek argi diote emakume eta genero ez binarioko pertsonek denetariko musika entzuten duten bitartean, gizkonezko gehienek soilik gizonezkoen musika entzuten jarraitzen dutela. Zein aurreiritzi dago praktika horren atzean? Zer egin genezake gizonezkoek neskek egindako musika soilik neskentzako ez dela pentsa dezaten?




