Zuzenean

Lide Hernando
Musikaria eta ‘Ad libitum’ saioko gidaria

Latindar herriak diasporan sortutako estilo erregea: salsa

Eskuinak nahi duena esango du, baina gauza bat argi dago: musikaren bilakaera hibridazioari, kultur aniztasunari eta, bai, inmigrazioari esker gertatu da. Gaur, Ad Libitumen, horren adibide argi den estilo bati buruz hitz egingo dugu: salsa. Azucar!

Latindar herriak diasporan sortutako estilo erregea: salsa

Loading player...
Celia Cruz, 1957an
Celia Cruz, 1957an (Wikipedia)

70ko hamarkadan kontsolidatu zenetik, hainbat gorakada bizi izan ditu gaur aztergai izango dugun salsa musikak, eta argi dago orain horietako bat bizitzen ari garela. Bad Bunny bezalako artisten famak lehen lerrora ekarri du genero hau, harik eta gizarte estatubatuarraren mailarik gorenera iritsi arte: Superbowleko atsedenaldia. Bada, norbaitek hau ez bazekien, harrituko du datua entzuteak: salsa ez zen ez Puerto Ricon, ez Kuban, ezta Dominikar Errepublikan ere sortu, New Yorken baizik.

Noski, baieztapen honek tranpa txiki bat du; izan ere, aipatutako herrialde horietako New Yorkeko diasporak sortu zuen estilo hau, Spanish Harlemeko eta Bronxeko klubetan. Nigeria, Ghana edota Kongo bezalako herrialdeetako erritmoak, melodia espainiarrekin nahastuta sortutako estilo dantzagarri eta hibrido batez ari gara, ezaugarri propio batzuk ere gehitu zizkiona: haizezko instrumentuen orkestrazioa, abeslarien inprobisazioa eta star-system zabal bat. Salsaren tronuan eseritako Hector Lavoe, Celia Cruz, Willie Colon edota Ruben Blades ezagutuko ditugu, baita salsa musikak gure egunetara arte izandako bilakaera ere, urbanotik etorritako artista berriek, untxi gaiztoa tartean, estilo honen beste olatu bat ekarri duten arte.

Jaurlaritza Logoa