Zuzenean

NAIZ irratia
Elkarrizketa
Andeka Larrea
Sumar Mugimenduko eleduna

«Primario bateratuak egitea ez litzateke egokia izango»

Andeka Larrea EAEko Sumar mugimenduko komunikazio arduradunak akordio sendo bat lortu nahi dutela azaldu du; nahiz eta aitortu duen lau alderdien artean «interes eta proposamen desberdinak» daudela. «Baskismo aurrerakoia» ordezkatu nahi dute EAEko datozen hauteskundeetan.

Audio_placeholder

«Primario bateratuak egitea ez litzateke egokia izango»

Loading player...
Andeka Larrea, Edurne Garciarekin batera, Sumar mugimenduak abenduan egindako agerraldian Bilbon
Andeka Larrea, Edurne Garciarekin batera, Sumar mugimenduak abenduan egindako agerraldian Bilbon (Sumar Mugimendua)

EAEko hauteskundeetarako hautagaitza bateratua osatzeko negoziatzen ari dira Sumar Mugimendua, Podemos, Ezker Anitza eta Equo, alderdi bakoitzak lehendakarigai pat proposatu duen arren. Andeka Larrea EAEko Sumar mugimenduko komunikazio arduradunak esan du akordio sendo bat lortu nahi duela, nahiz eta jakin badakien, lau alderdien artean, «interes eta proposamen desberdinak» daudela.

Azken bilera joan den astean egin zuten, eta aste honetan ere, beste bat egitea aurreikusten dute: «Negoziazioek jarratzen dute; onartu behar dugu zailtasun batzuk dauzkagula, eta oraindik alor batzuk eztabaidatu behar ditugula».

Eztabaidagai nagusia da lehendakarigaia nor izango den. Alba Garcia da Sumar mugimenduaren apustua. Larreak azaldu du erabaki hori alderdiko behin-behineko zuzendaritzak eta exekutiboak hartu zutela.

Larreari galdetuta ea eroso egongo litzatekeen hautagaia Podemoseko Miren Gorrotxategi balitz, erantzun du eztabaida ez dela ea nor den hautagai nagusia: «Guk egin dugun irakurketa ziklo politiko berriarekin lotzen dugu. Euskal gizartea aldaketa bat eskatzen ari da, eta horrekin batera, lider berri bat. Alba Garciak ordezkatzen du espazio hori hobekien».

«Baskismo aurrerakoia»

Bestalde, mahaigainean dago alderdietako militante guztiekin primarioak egitea. Larrearen esanetan, hori ez litzateke egokia izango: «Alderdi guztiek adostu dugu nahiago dugula nork bere prozesu demokratikoak erabiltzea bere hautagaiak proposatzeko eta gero negoziaziora eramateko».

Larreak «Baskismo aurrerakoia» kontzeptuaz hitz egin du. Haren ustetan, EAEn «nortasun desberdinak» daude, eta elkarbizitza horrretan, «beti egon dira nortasun ideologiko zein soziologiko desberdinak, non horiek elkarrekin bizi diren, aldi berean».

«Badaude herritar batzuk euskaldunak sentitzen direla gehien bat, baina, aldi berean, ez dutela inolako zailtasunik beste nortasunekin erreferentzia bat izateko, espainiarra edo frantsesa kasu».

Datozen asteetan, datarik jarri gabe, Larreak espero du primarioetarako hautagaiak zehaztea.

Jaurlaritza Logoa