Zuzenean

Sara Iriarte
Elkarrizketa
Haritz Alberdi
Getariako alkatea

«Gure historia idazteko garaia iritsi da, bere argi eta ilun guztiekin»

Ia 500 urte atzera egin eta Juan Sebastian Elkanok gidatutako ‘Victoria’ ontzia lehorreratu zeneko eguna ospatuko da, irailaren 6arekin batera. Egun berezia izango da Getarian, eta nola aurkitzen diren ezagutzeko, Haritz Alberdi Getariako alkatea izan da NAIZ Irratian.

Audio_placeholder

«Gure historia idazteko garaia iritsi da, bere argi eta ilun guztiekin»

Loading player...
Juan Sebastian Elkanok gidatutako «Victoria» ontzia Getarian lehorreratu zeneko eguna ospatuko da, irailaren 6arekin batera.
Juan Sebastian Elkanok gidatutako «Victoria» ontzia Getarian lehorreratu zeneko eguna ospatuko da, irailaren 6arekin batera.

Munduari itzuli osoa eman zion lehen barku kapitaina izanik, itsas historiako erreferentzia nagusietakoa da Juan Sebastian Elkano. Haritz Alberdi Getariako alkateak definitu duenez, «Elkano getariar marinela izan zen, munduari lehen itzulia eman zion euskalduna».  

«Berezia» da astearte honetan ospatuko duten 500. urteurrenaren harira Getariako alkateak azpimarratzen duen hitza. «Berezia da 500 urte beteko direlako lehen mundu biratik, eta baita ere 100 urte beteko dituelako lehorreratzeak». Hori dela-eta, «iristeko desiatzen» agertu da alkatea. «Hiru urteko lan guztiaren amaiera, kakotx artean, izanen da. Antzezlan berri hau nola geldituko den ikusteko gogoz gaude. Ea zabaldu nahi dugun mezu horrek bere lekua hartzen duen».

Getariarrek beraien historia bere argi eta ilunekin idazteko garaia dela sentitzen dute, gaur egun besteek idatzitako istorioa baita ezaguna mundu osoan. Alberdik azaldu duenez, erabaki bat hartu zuten duela hiruzpalau urte, «gai honen inguruan hitz egiteko». «Getariarentzako onurarik nagusiena da erabaki genuela eseri eta erabaki egin behar genuela. Gure historia idazteko garaia iritsi da, bere argi eta ilun guztiekin. Gabezi handi bat ikusten genuen Elkano eta mundu biraren historia besteek idatzi dutelako beraien begirada inperialistatik, beraiek izanik protagonistak».

«Ez genion beldurrik dena tratatzear», insistitu du. «Getarian indarrak eta baldintzak zeuden gure historia guk kontatzeko. Ikuspuntu ezberdinetatik eginez, istorio hori alde ezberdinetatik arakatuz». Honela, Elkanoren pertsonaiari, konkistatzaile eta konkistatua izateari ere begiratu diote.

Getariarren begiradatik kontatutako istorio berri bat aurkituko da beraz astearte honetan Getariako ur zein kaleetan.

Jaurlaritza Logoa