Naiz Irratia|24/10/2019

Joseba Agirretxea EAJko ordezkariaren esanetan «lotsagarria» da diktadore baten gorpuzkiak hainbeste urtez Erorien Harana bezalako leku batean egon izana. Uste du Franko «estatuburu demokratiko eta normal bat izan balitz bezela» tratatua izan dela. Agirretxearen esanetan Franko hil zen baina «frankismoa oso osoan ez».

Loading player...
Naiz Irratia|24/10/2019

Lucas Ugarte osaba tolosarra Erorien Haranean hobiratua du Ekhine Atorrasagastik. Familiari jakinarazi gabe eta inori baimenik eskatu gabe eraman zuten 1962an frankistek. Erakundeen babes falta salatu du eta gorpuzkiak etxera ekartzeko saiakera familiak ari direla egiten; besteak beste, Memoriaren Legerik ez dagoelako EAEn, bere kasuan. 

Loading player...
Naiz Irratia|24/10/2019

2016ean deshobiratu zituzten Mola eta Sanjurjo general frankisten gorpuak Iruñeko Erorien monumentutik EH Bildu buru zuen udal gobernuak bultzatuta. Joxe Abaurrea alkate-ordea zen garaian eta prozesua nolakoa izan zen azaldu digu. «Oso argi genuen memoria historikoaren inguruan lanketa handi eta sakona egin behar genuela».

Loading player...
Naiz Irratia|23/10/2019

Hauteskunde orokorrak aurreratzen saiatuko de Britainia Handiko lehen ministroa, Europar Batasunak Brexita burutzeko epemuga urtarrilera luzatzen badu. Brexitaren epeen inguruko xehetasunak eta negoziazioaren korapiloak azaldu dizkigu Britainia Handitik bertatik Aimar Etxeberriak.

Loading player...
Naiz Irratia|23/10/2019

Donostiako San Telmo museoan, Euskarabilduaren zortzigarren edizioa egingo dute ostegun honetan. ‘Hodeia ez da existitzen, beste norbaiten ordenagailua da’ izenburua jarri diote aurten jardunaldiari. Eli Pombo, Iametzako kideak azaldu digu zer den eta zertarako behar dugun teknologia burujabetza.

Loading player...
Naiz Irratia|23/10/2019

Aiako Harrian ikusitako irudia zabaldu nahi du Gure Eskuk ostiral honetan, Kataluniako herritarrei elkartasuna adierazteko. Gaztelugatxe, Anboto, Txindoki, Karakate eta Deba pizteko deia egin dute. Ekimenaren berri eman digute Andoni Mikelarenak eta Garbiñe Astorekak.

Loading player...
Naiz Irratia|23/10/2019

Hamazortzi bilera egin dituzte jokalarien sindikatuek Kluben ordezkariekin, baina ez dute aurrera urratsik lortu. Realeko eta Athleticeko jokalariei ere eragingo die greba deialdiak. Amaia Lasagabasterrekin aztertu ditugu lan gatazka honen xehetasunak.

Loading player...
Naiz Irratia|23/10/2019

Gutxieneko soldata eskatzeko, pentsio minimoak, genero arrakala amaitzeko... bizitza erdigunean jarriko duen ereduaren aldeko greba deitu du urtarrilerako Eskubide Sozialen Gutunak. LAB sindikatua eragile horren parte da eta Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak azaldu dizkigu greba egitearen arrazoiak.

Loading player...
|23/10/2019

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak greba orokorra deitu du urtarrilerako pentsio, enplegu eta eskubide sozialen alde. Ana Mezo pentsiodunen mugimenduko kidearen hitzetan «momentua da mobilizazioetan salto kualitatibo bat emateko».

Loading player...
Naiz Irratia|23/10/2019

Eneko Alkorta Larburuk gidatuta ostegunetan, gaueko 22.00tan, reggae musikak beteko ditu Naiz Irratiko uhinak. Saioko protagonista 60. hamarkadan Jamaikan sortu zen reggae musika izango da baina gaurkotasuna baztertu gabe.

Loading player...
Page 69/ 74
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia