Naiz Irratia|20/01/2020

Gogor hitz egin du Jon Fano Bizkaiko pentsiodunen plataformako kideak urtarrilaren 30eko greba «politikoa» dela esanda hau gutxietsi nahi dutenen aurka, «mobilizazio denek dute kutsu politikoa, halako argudioak beti dena nahasteko erabiltzen dira». Espainiako Gobernuak iragarritako pentsioen %0,9ko igoerak «haserrea» eragin diela adierazi du. 

Loading player...
Naiz Irratia|20/01/2020

Gaur goizean egin da notario aurrean Tripontzia-ren zozketa. Ane Labaka eta Nerea Ibarzabalen Txakur Gorria sortzaileen kolektiboko kideek idatzitako zortzi istorioak osatzen dute «Tripontzia: burujabetzara bidean» istorio sorta digitala, eta Unai Gaztelumendi  diseinatzaile eta ilustratzaileak egin ditu marrazkiak. Komiki digitalaren sustapenarekin batera, 94.000 euro zozketatu dira guztira, komiki digitalerako kodea erosi duten guztien artean. Azalpen guztiak eman dizkigu Jexux Olaziregik.   

Loading player...
NAIZ IRRATIA|20/01/2020

Euskal Herrira bidean da Xua eta Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangak espetxean jarraitzen dute, egun batzutarako baimena ere ukatu egin dite biei. Egoitz Eizagirre 'Xua gursoekin etxera' plataformako kideak eman dizkigu argibideak. 

Loading player...
Naiz Irratia|17/01/2020

Gaur arratsaldean Donostiako udaletxean zita dute juztizia sozialaren aldarrikapenarekin bat egiten dutenek; izan ere, Fridays For Future mugimenduak deituta, manifestazioan batuko dira Australia eta Indonesiako ezbeharrak salatu eta Gobernuei erantzukizunak eskatzeko. Mugimenduko Ane Rodriguez elkarrizketatu dugu. 

Loading player...
NAIZ IRRATIA|17/01/2020

Presoen gerturatzearen inguruan Lakuako Gobernuak publiko egin berri duen proposamena «positiboki» baloratzen du Etxeratek. Urtzi Errazkin bozeramaileak, ordea, ekintzak eskatu ditu, hitzez harago, «nahikoa da».

Loading player...
Naiz Irratia|17/01/2020

100.000 euroko zorra pilatu ostean 70.000 euro inguru biltzea lortu du bazterketa soziala jasaten duten pertsonei laguntza eskeintzen dien Paris 365 jantoki sozialak. Bertako Mikel Legarrarekin izan gara.

Loading player...
Naiz Irratia|17/01/2020

Urtea hasi denetik kalean lotan zeuden bi lagun hil dira Euskal Herrian. Donostiako Harrera Sareko Garazi Montuschirekin aztertu dugu bazterketa soziala jasaten duten pertsonek bizi duten egoera.

Loading player...
NAIZ IRRATIA|16/01/2020

Astigarragako Alorrenea sagardotegian ekin diote 2020ko txotx denboraldiari. Izaro Andresek egin du lehen tragoa. 

Loading player...
Naiz Irratia|16/01/2020

Gasteizko eskubide sozialen aldeko plataforma ez dago ados Udalak 2020rako proposatu duen aurrekontuarekin. Arabako hiriburuan pobrezia eta behar sozialak areagotzen ari diren momentuan, gizarte laguntzetara 800.000€ gutxiago bideratuko dira, Jabi Saenz plataformako kideak NAIZ Irratian salatu duenez.

Loading player...
Naiz Irratia|16/01/2020

Nafarroako Gobernuaren aurrekontuen inguruan aritu gara EH Bilduko Bakartxo Ruizekin. Nafarroako Foru Berriari Espainiako gobernuak ezarri dion helegiteaz eta trafiko eskumenaz ere galdetu diogu.

Loading player...
Page 1/ 22
FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia