IRRATIA

Ihana Iriondo x 113

Marenen musikatik abiatuta, The Beatles, Amy Winehouse, Stevie Wonder, The Rolling Stones eta Eric Claptonen arteko loturak arakatu ditu Ihana Iriondok. Poparen, soularen, rockaren eta bluesaren historian barrena osatu du oraingo bidaia.

Beste Bat Ihana Iriondo (NAIZ Irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Abestien eta artisten arteko hari ikusezinei tiraka jarraitu du Ihana Iriondok 'Beste Bat' saioaren 113. atalean. Aurreko asteetako dinamikari eutsiz, Maren aukeratu du oraingoan abiapuntu gisa, euskal musikatik nazioarteko musikaren historiako izen handienetaraino iritsi den ibilbidea osatzeko.

Marenen 'Berandu' abestiarekin hasi du bidaia, eta The Beatles taldearen musikatik Amy Winehouse eta Tony Bennetten doinuetara egin du jauzi. Sharon Jones & The Dap-Kings eta Stevie Wonderren eskutik soularen munduan murgildu ostean, Jeff Beck, Rod Stewart, Faces eta The Rolling Stonesen lanetara hurbildu da. Eric Clapton eta B.B. Kingen arteko elkarlanarekin eman dio amaiera saioari, poparen, soularen, rockaren eta bluesaren arteko loturak agerian utzi dituen hautaketa osatuz.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

Maren — BERANDU
The Beatles — Come Together
Amy Winehouse & Tony Bennett — Body and Soul
Amy Winehouse — Back to Black
Sharon Jones & The Dap-Kings — 100 Days, 100 Nights
Stevie Wonder — Superstition
Jeff Beck — Cause We've Ended as Lovers
Rod Stewart — Maggie May
Faces — Stay With Me
The Rolling Stones — Miss You
Eric Clapton — Cocaine
Eric Clapton & B.B. King — Riding With the King