IRRATIA

«Liburu honen istorioa amaiera bat da»

Ibon Azpilikueta argazkigintza murgildu zen bere lehen soldatarekin kamera analogikoa erosita. Geroztik hamaika teknika eta kamararekin jolastu du; digitala, estenopeikoa, polaroid... beti ere su txikian eta poliki. Hala, 6 urteko lanaren ostean bere lehen argazkia liburua publikatu du: Azkena. 

 

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


«Emaztearen familian, baserrian, girotutako argazkiak» dira lan honetan bildu dituenak. Denbora asko pasatu izan du bertan, hamaika argazki atera ere eta haiekin «baserriko urte bat kontatu nahi» izan duela azaldu du. Kontaketa horretan baina «baserrietan ez da urtea kontzeptua ezistitzen, prozesuak behin ere ez dira bukatzen» azpimarratu du eta horregatik argazki atzekoak baina ez berak aurkituko ditu ikusleak bere liburua. Modu honetan baserriko bizitza azaldu nahi izan du, besteak beste «guk ez dugu ulertuko bizitza aurrekoek ulertzen zuten bezala». 

«Argazkiak ateratzea gustatzen zait» aitortu du Azpilikuetak: «argazkiak ateratzen disfrutatzen dut, bidaia bat da». Azkena liburuan ondu duen bidaiarako bidelaguna kamera analogikoa izan duela azaldu du eta gaineratu «analogikoan zu zara prozesuaren jabe».