IRRATIA

Posible al da memoria partekatua?

Pentsatzeko txokoa x03

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


«Posible al da memoria historiko partekatua?» galderari erantzunez izan zen urrian Bilboko Bira kulturgunean kafe filosofikoa. Hari hari tiraka osatu dugu Pentsatzeko Txokoaren 3. atal hau. Kafe hartan parte hartu zuen Xabier Mendiguren idazle eta editorea eta Iraitz Mateo kazetaria izan ditugu bide lagun. 

Mendigurenek 1991n Donostian guardia zibilak eragindako hilketak jaso ditu ‘Morlans’ lanean eta Martzelina Lopetegi bertsolariaren inguruko atzera begirako ikerketa egin du Mateok. 

Nork kontatu dezake gertatutakoa? Zer da zilegi? Zein dira mugak? Zer eragin du testuinguruak? 

> Irakurri hemen auzi honekin lotuta Garazi Pascual Cuestak GAUR8n idatzitakoa: ‘Memoria historikoaren harilak eta zirrikituak’