GTA eta Zelda estreinaldirako prestatzen hasiak dira Epic GNU/Linux-era iritsi bitartean
Eguberritako kanpaina betean sartu dira bideo jokoak eta laster iritsiko direnen artean GTA eta Zelda nabarmendu behar dira. Gainera, Big Walk Indie abentura arrakastatsuak uko egin dio Xbox-i, palestinar BDS mugimenduarekin bat eginda.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Eguberrietako kanpaina indar osoan jarri da. Grand Theft Auto VI nahiz The Legend of Zelda: Ocarina of Time berregitea azaroan estreinatuko direnez, Rockstar Games nahiz Nintendo bideoak, irudiak, iragarkiak eta informazioa eskaintzen hasiak dira.
Vice City berriz ikustera eraman gaituzte Rockstarrekoek; oraingoan, baina, Lucia eta Jason bikote protagonistaren harremana ardatz duen argitalpen trailerra utzi digute. Aldi berean, jokoaren musikari eta ezaugarri bereziei buruzko datuak ere aipatu dituzte. Hyrule erresumako txokoak, dira, noski, Ocarina of Timen ardatza, baina berritasunak ere badatoz: Hildako arerioen aretoa (Hall of Fallen Foes) izeneko gunean garaitutako etsaiak aurkituko ditugu.
Epic Games enpresak ustekabeko handia ekarri die GNU/Linux erabiltzaileei. Epic Games Store plataforma Linux distribuzioetan kaleratu berri du. Tartean, beti bezala, polemikak utzita: adimen artifizialaz baliatu dira bezero berria eratzeko. Ez dira hor geratzen, ordea, Easy Anti Cheat sistema Linuxen eguneratuko dutela baitiote, Proton bateragarritasun geruzarekin bateragarritasuna hobetuta.
Palestinarekin bat, Xbox-i uko
Bukatzeko, aurtengo indie izarrera begira jarri gara. Big Walkek begirada guztiak erakartzea lortu zuen udan estreinatzerakoan: PC, PS5 eta Switch 2 gailuetara iritsi zen. Xboxi uko egin zion, eta garatzaileek orain arrazoitu dute erabakia: «Palestinarren BDS mugimenduarekin bat eginda, Big Walk Xboxen ez argitaratzea erabaki dugu, Microsoft eta bere Microsoft Games (zein Xbox) lehentasunezko boikot helburuak direla adierazita».