IRRATIA

Lehen trenak Euskal Herrian (eta III)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Azken asteetan Euskal Herrira iritsi ziren lehen trenak izan ditugu hizpide hiru ataleko serie honetan; lehen trenen iritsiera ezagutu genuen lehen atalean, trenbide nagusiak nondik nora eraiki izan ziren eztabaidak bigarrenean, eta azken atalean orduko trenbideen egungo egoerari begiratuko diogu.

Burbinbidez bete ziren gure bazterrak pasa den mendearen lehen erdian, ahaztu ezinezko arrastoa utzi zuten lekuan leku. Denborarekin, trenbide horietako asko bertan behera utzi zituzten eta gaur egun bizikletan edo oinez egiteko bide berde zoragarriak bihurtu dira