Final handirako bidean, lehen kolpea asteburuan
Binakako Txapelketa finalerdietako ligaxkan murgilduko bihartik hasi eta datozen hiru asteetan. Larunbatean, Donostiako Atanon, Elordi-Zabaleta eta Altuna-Ezkurdia aurrez aurre; igandean, Nafarroa Arenan, Laso-Albisu eta Jaka-Iztueta nor baino nor. B Serieko finalerdiak ere noski tartean.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Eskuz binakako final handirako hilabete geratzen den honetan, finalerdiak jarriko dira abian asteburu honetan. Datozen hiru asteetan partida zein baino zein erakargarriagoez gozatzeko moduan izango gara, txapelketako lau bikote onenak neurtuko dituzte indarrak. Larunbat honetan, Donostiako Atano pilotalekuan, Altuna-Ezkurdia eta Elordi-Zabaleta ariko dira elkarren aurka. Igandean, berriz, Laso-Albisu eta Jaka-Iztueta.
Ostegunero legez, Katedrako kinielak egiten aritu gara, baita asteburuko partiden gure aurreikuspenak egin ere. Dagoeneko azken txanpan sartuta gaudela, helburu ezberdinekin puntuen premian jende ugari, batzuk Top10erako, beste batzuk podiumerako, eta zergatik ez "NAIZirratiko" taldetxoan txapela eskuratzeko. Hain justu, Unai Olaz liderra izan dugu gaur gure tertulian.