IRRATIA

«Zer gertatuko den ez dakigu; ondo pasako dugula, bai»

Antzerkia eta bat-batekotasuna eskutik helduta etorri dira Supituki antzerki taldearen eskutik, show errepikaezinekin.

Supituki antzerki taldea. Eskuinetik hasita bigarrena, Eneko Garcia (Supituki)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Supituki, bat-batean. Horrela sortzen dira Supituki antzerki taldearen istorioak. Helburua, ordea, hausnartuagoa dute: euskarazko antzerki inprobisatua eskaintzea.

Ostiral honetan dute hurrengo hitzordua, otsailaren 20an, Orioko Etxeluze Gaztetxean.

Proiektua sakonago ezagutzeko, Eneko Garcia aktorea izan dugu NAIZ Irratiko tokiko informazioaren tartean.