IRRATIA

Bihurriturik izango zenuen inoiz, ezta?

Egunerokoan zein kirolean oso ohikoak dira bihurrituak, baina askotan gutxietsi egiten ditugu. Zer gertatzen da benetan lotailuetan? Nola sendatu ondo? Eta zergatik dira hain ohikoak berrerorketak? Mikel Mendioroz fisioterapeutarekin aritu gara gure galderei erantzunak topatu asmoz.

2014an Fernando San Emeteriok orkatilla bihurritu zuenekoa. (Juanan RUIZ | Argazki Press S.L )

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Gaurko tertulian bihurrituen inguruan jardun dugu: zer diren zehazki, nola sortzen diren eta zergatik diren hain ohikoak, batez ere orkatilan. Lesioaren larritasun mailak, sintoma nagusiak eta noiz jo behar den profesional batengana ere izan ditugu hizpide, askotan uste baino garrantzitsuagoa baita tratamendu egokia garaiz hastea.

Bestalde, errekuperazio prozesuan fisioterapiak duen papera azpimarratu dugu, baita berrerorketak saihesteko prebentzioaren garrantzia ere. Indar-lana, oreka ariketak eta lesioa guztiz sendatu arte pazientzia izatea funtsezkoak direla gogorarazten da.