Neguko Olinpiar Jokoen B aldea
Neguko Olinpiar Jokoen B aldeari begiratu dio Alesandro Ruta kazetariak Naiz Irratian. Kirol emaitzetatik kanpo, negozioaren izenean langileen lan baldintzak txartzea, espekulazioa... aipatu ditu.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Peli Lekuona
Milan-Cortinan Neguko Olinpiar Jokoak martxan dira. Alessandro Ruta kazetaria bertan da. Kirol arlotik aparte, antolakuntza oso sakabanatua dago. Milanen saio batzuk izango dira, Dolomitetan Cortina inguruetan... distantzia handia dago batetik bestera proba guztiak jarraitu ahal izateko.
Egin den prozesuari begira, espekulazioa, lan esplotazioa, poliziaren presentzia... haserrea piztu da italiar askoren partetik.