Sukaldeko tresneria eta higienea: xehetasun txikiek garrantzi handia dute
Sukaldean erabiltzen ditugun tresnek ere osasunean eragin zuzena dute. Ba al dakigu nola eta noiz garbitu trapuak, espartzua edo ebaketa-taulak? Horretaz aritu gara Ainhoa Aierdi kirol nutrizionistarekin.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
NAIZ irratia
Aurreko saioko jarraipen gisa, eta behin hozkailuan zer eta nola gorde behar dugun ikasita, Ainhoa Aierdi "Sasoituz" zentroko kirol nutrizionistarekin sukaldeko tresneriaren garbiketa eta zaintza izan ditugu hizpide. Trapu, espartzu edo ebaketa-taulen bidez sor daitezkeen arriskuez ohartarazi gaitu, elikagaiak ahalik eta seguruen kontsumitzeko. Gaurko saioan, aholku eta ikaspen praktiko ugari utzi dizkigu.