Sektore oso bat, herri baten etorkizunaren aldeko borrokan
EBk eta Mercosurrek adostutako merkataritza askeko akordioaren aurka eta ondorioz, herri oso baten elikadura burujabetzaren alde, Bizkaiko nekazarien traktoreek Bilboko kaleak hartu zituzten beste behin ere urtarrilaren 29an. NAIZ Irratia joan zen haien atzetik.
Hirigunea ez da traktoreentzako lekua; soro, lursail eta etxaldeetan egotea da eurena. Baina gero eta gertuago dagoen amildegiaren aurrean, bozinen bidez saiatu dira normalean erantzunik gabe gelditzen diren aldarrikapenak entzunarazten. Gainean dituzten beste arazo askoren artean, Mercosurrek eta EBk sinatu duten akordioa delako haien aurkako azken mehatxua, baita gizarte osoak kalitatezko elikagaiak jasotzeko duen eskubidearena ere.
Urtarrilaren 29 honetan, protestara jo dute berriz ere Bizkaiko nekazariek, euren traktoreekin EHNE eta ENBA sindikatuek deituta. Hedabide honen lagun ezaguna da Errigoitiko Bizkaigane elkarteko Markel Enzunza. Haren elikagaiak bezain onak izaten dira agroindustriaz eta geopolitikaz egiten dituen analisiak. Eta orain, Mercosur soilik ez, Indiarekin adostu baitu merkataritza akordioa EBk.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Mungiatik hitz egin du Enzunzak. Bertatik atera baita traktoreen zutabe bat; Markinatik eta Karrantzatik beste biak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.
Bizkaiko mendebaldeko eskualdetik ateratakoa izan da, hain zuzen, zutaberik handiena, baita San Mamesera iristen lehena ere. Traktore txiki batean honakoa dion kartela dago: 'Ez saldu gure etorkizuna'. Muskizeko Peio Ferreira da traktorea gidatzen doan nekazari gaztea.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Unzalu Salterain EHNEko Bizkaiko koordinatzaileak honako egoera distopikoaren berri eman du: bide honetatik jarraituz gero, Euskal Herriak benetako haragia inportatuko du, haragi sintetikoaren esportatzaile den bitartean. Salterainek azaldu du paradigma aldaketa bat eman behar dela, elikadura ez baita kapitalismoa basatienaren espekulazioaren menpe utz daitekeen «ondasun» bat, «eskubidea» baizik.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Tokiko nekazaritza jokoan
Mungialdetik heldutako zutabea izan da bigarrena, borroka betean egonda ere, euren bozinekin umorea eta erritmoa matentzeko gai izan direnak. Haien artean, babesa ematera gerturatu den Gabriela Frances dago, Lemoizko nekazari eta abeltzaina.

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Francesekin hitz egin ostean heldu dira Markinako nekazariak, bidetik Durangaldekoak jasota. Haien artean, Karlos Ibarrondo ENBA sindikatuko Bizkaiko presidentea. Nekazaritzan duen eskarmentuaz gain, haragia ekoitzi eta erretzerakoan duen gaitasunagatik ere ezaguna da Ibarrondo. Eta hain zuzen gutxinaka eta kontsumitzaile gehienak horretaz jabetu gabe amildegira gerturatzen ari den euskal haragiaren ekoizpenaz galdetu dio NAIZ Irratiak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Badago harrobia
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément vidéo.
Zinez ikusgarria da hamarnaka traktore ikustea Bilboko Kale Nagusia zeharkatzen, Arriaga Plazarantz. Polita nekazariei babesa ematera joan diren herritarrak ikustea, are gozagarriagoa arropa erosten zeudenen kexu aurpegia ikustea; baina bada ere euskal gizarte garaikidearen isla. Egoera zaila baino, muturrekoa delako euskal nekazaritzarena, baina badago etor daitekeenarekiko irakurketa baikorra egitea, erakunde publiko eta mugimendu sozialek konpromiso argia badute. Arriagarako bidean, traktoreen aurrean pertsona talde bat hasi da ibiltzen, lurretik bizi nahi duten gazteen presentzia nabarmenarekin.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.