«Aske izango da askatasunari musika banda jarriko diona»
«Azken ukituetan» daude Aske jaialdiaren prestakuntza lanak. Feminista, euskalduna eta auzolanean eraikitako jaialdiak hamabost musika talde bilduko ditu Atarrabian.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Nerea Eugi eta Oihan Ekizak muntaketa lanetan jaso dute NAIZ Irratia. «Auzolanean eraikitzen den jaialdia izango da», azaldu dute. Horren adibidea da azken hilabeteetako lan eskerga.
Estilo musikalagatik, bai sortu dezaketen giroagatik, «anitza» aurreikusten dute jaialdia. Faktore hau da Ekizarentzat garrantzitsuena. «Horrek sortuko du karpako jai giro polita. Hori izango da Askek izango duen berezitasunetako bat».