IRRATIA
Entrevue
Enara Gaminde
Pilotaria

«Polita izango litzateke txapel honekin urtea ixtea»

Enara Gamindek Master Laboral Kutxako Lau eta Erdiko txapela eskuratuta borobildu nahi du urtea. 18 urte besterik ez baditu ere, oraindik irabazteke duen txapel bakanetako bat da hau, eta hura lortzeak urtea modu bikainean ixteko aukera emango liokeela azaldu du.

Enara Gaminde eta Mirian Arraiza Binakako Txapelketa irabazi berritan. (Gorka RUBIO | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Master Laboral Kutxako Lau eta Erdiko txapela da Enara Gamindek urte amaieran lortu nahi duen erronka nagusietako bat. 18 urte bete berritan, bere palmaresean falta den titulu bakanetako bat da, eta berau eskuratzea urteari amaiera berezia ematea litzatekeela nabarmendu du. Horretarako, Amaia Aldai bezalako espezialista handia hartu beharko du mendean.