IRRATIA

Potentziometroak: Zertarako?

Potentziometroak gero eta ugariagoak dira kirolean: txirrindularitzatik hasi eta running-era. Zer neurtzen dute benetan? Zertarako balio dute? Merezi al du erosteak? Iñaki Arratibel kirol medikuarekin argitu ditugu potentziaren inguruko zalantza nagusiak.

Diego Uriarte Kern Pharmako txirrindularia. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Gaurko saioan potentziometroek kirol munduan hartu duten lekuaz aritu gara. Txirrindularitzan tresna finkatua izan da urte luzez, baina gaur egun beste kirol askotara zabaldu da: running-a, arrauna, igeriketa edo talde-kirolak ere bai neurri batean. Zer da potentzia? Zergatik da erabilgarria? Eta nola uztartzen da bihotz-maiztasunarekin edo errendimenduaren kontrolarekin? Kontzeptu horiek guztiak modu errazean azaldu dizkigu Iñaki Arratibelek.

Era berean, potentziaren neurriek entrenamendua planifikatzeko, nekea kontrolatzeko eta lesioak prebenitzeko izan ditzaketen abantailak azaldu ditugu. Halaber, datuek gidatutako entrenamenduaren mugak eta arriskuak ere landu ditugu: zenbat laguntzen du teknologiak eta noiz bihur daiteke gehiegizko? Kirolarientzat zein eredu den erabilgarriena izan dugu hizpide.