Enpresen arteko partidak datoz Binakako Txapelketan
Lehen hiru jardunaldiak jokatuta, eskuz binakakoa fase berri batean sartuko da. Orain arte enpresa bereko bikoteak aritu dira elkarren aurka; datozen asteetan, ordea, bi enpresen arteko lehiak izango dira nagusi. Katedrako kinielak prest!
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Hiru jardunaldi jokatuta, parekatua dago Binakako Txapelketa nagusia. Bost bikote ditugu bi garaipenekin berdinduta, eta Peio Etxeberriak eta Rezustak osatutakoa da oraindik uztarik bildu ez duen bakarra. Ostiral honetan abiatuko da laugarren jardunaldia, eta honekin batera iritsiko dira bi enpresen arteko lehiak, orain arte enpresa bereko bikoteak aritu baitira elkarren aurka. Ostegunero legez, Katedra aplikazioa zabalik, asteburu honetarako gure kinielak egin ditugu. Batzuk arriskatzen hasi beharra ere badugu, zure kasua al da?