Zer egin zure izena morosoen-zerrendan topatzen baduzu
Gero eta kontsumitzaile gehiago daude moroso-egoeretan harrapatuta gaizki azaldutako maileguen, abusuzko interesak dituzten revolving txartelen edo kreditu azkarren erruz. Honen aurrean zer egin azaltzeko Maite Tolosa abokatua gonbidatu dugu.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Gero eta kontsumitzaile gehiago daude moroso-egoeretan harrapatuta gaizki azaldutako maileguen, abusuzko interesak dituzten revolving txartelen edo arazo bihurtu ziren konponbide bat ziruditen kreditu azkarren erruz. Honen ondorioetako bat da ASNEF bezalako morosoen-fitxategian zure izena topatzea. Kezkagarriena da gainera, askok ez dakitela fitxategi horietan azaltzen direnik ere, horrek dakartzan ondorioekin.
Egoera horren aurrean zer egin azaldu digu EMA Abokatuak bulegoko Maite Tolosak. «Ez da pelikuletan ikusten dugun zerrenda beltz bat edo kalean atzetik jarraitzen dizun pertsona bat; fitxategi pribatuak dira, banketxeak, telefono konpainiak, argi enpresak... erabiltzen dituztenak pertsona batek zorrak dituen ala ez jakiteko» esan digu abokatuak.
Nola jakin dezakegu ea gure izena zerrenda hauetan azaltzen den? Bada, biderik zuzenena, ASNEF edo horrelako fitxategi bakoitzean banan-banan kontsulta egitea litzateke, datuak eman eta fitxategiaren erantzuna itxaron. «Baina praktikan, ez da horrela gertatzen, jendea konturatzen da prestamo eske bankura doanean, entitateak berak abisatzen diolako» kontatu digu Tolosak.
Zein dira morosoen fitxategian agertzeko baldintzak? Zenbat denbora egon zaitezke fitxategi horietan? Nork sar zaitzake? Galdera horiek erantzutera gonbidatu dugu Maite Tolosa Bigarren Kafera.