IRRATIA

Erreleboak, izan direnak eta nahi eta ezinean geratu direnak

Txapelak hiru buru izan zituen 2005 eta 2013 artean. (Luis Jauregialtzo | FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Esfera publikoan mota guztitako erreleboak izan ohi dira, agintarien artekoak izaten dira, elkarteen gidaritzetan ematen direnak, bertsotan ere txapelarekin errelebo modukoak izaten dira. Horiei begira izan da aste honetako Kontatzera Noazu. 

Hasteko, gauzatu ez zen errelebo bat, 2001ean Jexux Mari Irazuk Andoni Egañari bota zion errelebo desafioa izan baita abiapuntuan. Politikarien artekoak ere izan dituzte bertsolariek maiz hizpide, gustukoak izan dira errelebo batzuk, onerakoak, eta txarrerakoak ere bai.