IRRATIA

«Jendearekin bizi zarenean beti egongo dira arazoak eta kamerek ez dituzte arazoak kenduko»

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


2023an, Amnesty International erakundeak baieztatu zuen Israelgo agintariak aurpegi-ezagutza sistema esperimental bat erabiltzen ari zela, Red Wolf izenekoa, palestinarrak zelatatzeko eta herri honi ezarritako zirkulazio-askatasunaren murrizketa gogorrak automatizatzeko. 'Apartheid automatizatua' izeneko txostenean erakundeak dokumentatu zuen nola Red Wolf zaintza-sare gero eta handiago baten parte zen. Sistema horren bitartez, palestinarren aurpegiak eskaneatzen dituzte eta, beren baimenik gabe, zaintzarako datu-base erraldoietan gehitzen dituzte. 

Sistema zehazki nolakoa den kontatu digu Unai Elordi Hidalgo adimen artifizialean doktoreak. Hari horretatik abiatuta, bideozaintzaz eta presentzia polizia handitzeaz aritu gara Bigarren kafean.