Nostalgiari kantuan, oraindik zuri-belztu ez den memorian
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Eli Pagola eta Andoni Rekondo
100. saioa atzean utzita, errenkada berri bati ekin dio Kontatzera Noazuk eta bide berriek beti izan ohi dute atzera begirako hauspoa edo oinarria. Nostalgiari kantuan jarri gara 101. Kontatzera Noazun.
Abiapuntua askorentzat aspaldi, oso aspaldi, izango den egun batean. 1991ko Bertsolari Egunean Florentino Goiburu idiazabaldarra eta Patxi Iraola zaldibiarra omendu zituzten. Ordukoekin hasi eta komuneko ateko mezu nostalgikoak eta hiltzeko jaio ziren jaialdiak izan dituzte hizpide bertsolariek aste honetako bertso hautatuetan.