«Arteterapiarekiko erresistentzia askotan ezezagutzatik dator»
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Garazi Castaño
Ostiralero moduan, Aztarna Solidarioari zabaldu diogu tartea NAIZ irratian. Aste honetan bina gombidatu izan ditugu: Ikertze elkarteko Izaro Gabantxo eta Nuria Fernández. Lehena arteterapeuta, bigarrena proiektuen koordinatzailea. 30 urteko ibilbidea duen elkartea da. 'EkinBat!' eta 'Hip-hip URRI-ARTE!' egitasmoen nondik norakoak partekatu dituzte gurekin.