IRRATIA

«Hirugarren aldiz estreinatuko dugu Paul Ukijoren film batekin gure festibala»

Gau Beltzarekin batera eta 'Gaua' filmarekin hasiera emango diote Donostian Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen 36. edizioari. 22 film, urriaren 31tik azaroaren 7ra, zinemagintzaz harago doan jaialdi honetan. Josemi Beltran zuzendariak bertaratzera deitu du. 

'Gaua' Paul Urkijoren hirugarren film luzea da. (David Herranz)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ostiral honetan, hilaren 31n, Gau Beltzarekin bat hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen edizio berri bat. Eta indartsu dator 36. edizioa, 'Gaua' Paul Urkijo arabarraren azken filmak emango baitio hasiera jaialdiari. «Hirugarren aldiz estreinatuko dugu Paul Ukijoren film batekin gure festibala», nabarmendu du jaialdiko zuzendari Josemi Beltranek, Urkijok goi mailako ekoizpenak euskaraz egiteak duen garrantzia nabarmenduz, «publikoak erantzun ona eman dio. Pentsa Irati jada izan zela euskarazko film arrakastasuena, ea honekin gauza bera gertatzen den».

22 film proiektatuko dira guztira azaroaren 7ra arte, baina zinemagintzatik harago doan jaialdia dela ekarri du gogora zuzendariak, dagoeneko komunitate oso baten topaleku delako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astea.