‘Bi tiro’ kantuarekin ‘16 segundu’ diskoa badatorrela iragarri du Maialen Ibarrak
Basauriko musikariak azken single bat kaleratu du azaroaren 21ean datorren diskoaren aurrerapen gisara. Maitane Campos Fundazuriren bideokliparekin dator, gainera, abestia.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
NAIZ Irratia
Hilabete pasatxo falta da Maialen Ibarrak bere bigarren diskoa kaleratzeko eta apirilean eta maiatzan kantu bana aurkeztu ostean, duela egun gutxi plazaratu du ‘Bi tiro’ azken aurrerapen kantua. Musikari bizkaitarrak funky eta r&b kutsuko doinuak aukeratu ditu, alaiak eta dantzagarriak, akaso hain argitsua ez den mezu bat zabaltzeko.
Naiz Irratiko MusikHaria saioan izan da kantuaren eta datorren azaroaren 21ean etorriko den ‘16 segundu’ diskoaren inguruan hizketan.