IRRATIA
Entrevue
Xabier Berasaluze ‘Leturia’

«Jainko bakarra dago, dirua»

Ia ez du aurkezpenik behar, Leturia pandero jole eta abeslaria izan da aste honetako Otea Lilin. 

Xabier Berasaluze NAIZ Irratiko estudioan (NAIZ Irratia)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Xabier Berasaluze ‘Leturia’ (Vilabona,1954). Pandero jotzailea eta abeslaria. Tapia eta Leturia, Tapia eta Leturia Band eta Korrontzi taldeetan jo izan du, besteak beste. Tapiarekin batera 12 disko argitaratu ditu (horietako bi Kanadan eta AEBn). Kolaborazioak 60 diskotik gora izan dira. Bankuan egin zuen lan. Erretiroa hartuta, baina ez kontzertuei dagokionez. Leire Berasaluze ‘Letu’ musikariaren aita da. Eman dituen kontzertu kopurua izugarria da, agian berak ere ez daki zenbat izan diren.

Leturiak patxadatsu hartu du Otea Lili saioan egindako solasaldia, lasaitasunetik hitz egin du. Iraganak erakutsi diona egunerokotasunarekin uztartu du. Berritsu, muzin egin gabe galdera zorrotzei. Ez du beharrezkoa ikusten kontzertuetako musikari emakumeen gutxieneko kuota bat ezartzea. 

Hemen dituzue Leturiak solasaldian esandako lagin gutxi batzuk: «Jainko bakarra dago, eta hori dirua da. Ekonomiak agintzen du munduan». Uste du gerrak ere ekonomiaren sustrai eta enbor direla. Emakumeen figura baserrietan funtsezkoa izan da, baserri barruko kudeaketa emakumearen eskuetan egon dela dio Leturiak. Iritzi dio kontzertuetako emakumeen kuota ez dela beharrezkoa, musikarien kalitateari ematen dio garrantzia eta ez derrigorrezko emakume musikarien kopuruari, eta jo dezala kalitatea duenak, sexu generoa bigarren mailan utzita.