IRRATIA

«Matxismo estruktural bat dago oraindik eta hori salatu egin behar da»

Ikus entzunezko munduan beharrezkoa den gaia lantzen du (H)emen elkarteak. Feminismoa ardatz, zinema eta arte eszenikoen munduan lanean ari den oro babestea dute helburu eta honen inguruan aritu gara Bigarren Kafean. 

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Ikus-entzunezko sektoreko eta arte eszenikoetako emakumeak zaintzeko asmoz hainbat elkarte sortu dira azken urteetan, horien artean (H)emen elkartea. Baita, Ikus-entzunezkoen 50/50 Berdintasunerako Lurralde arteko 2025erako Lantaldea deituriko erakundea ere. Irati Santiago eta Kristina Zorita (H)emen elkarteko kideak aritu dira Bigarren Kafean eta azaldu digute 2016an sortu zutela elkartea: «Izaskun Arandiak urteak pasa zituen kanpoan eta bueltatu zenean ikusi zuen gizonen sektorea zela, eta galdera bat egin zuen: non daude emakumeak?». 

Hor lanean jarri ziren eta emakumeekiko zaintza eta babesa ardatz hartuta, lanketa feminista egiten aritu dira ordutik. «Matxismo estruktural bat dago oraindik eta hori salatu egin behar da», aipatu du Irati Santiagok. Horregatik eta egiten duten lana erabat beharrezkoa den honetan zinemaldian ere tokia izatea garrantzitsua izan da. 

«Estatuan dauden sektoreko elkarte feministekin egiten ditugu gauza asko eta horietakoak izan dira Zinemaldiko jarduerak», esan du Zoritak. Bi jardunaldi antolatu dituzte: batetik, astelehenean Tabakalerako Z aretoan egindako egungo Ikus-entzunezko industriari buruzko diagnostiko feministak jardunaldia, eta, bestetik, Gure ahotsak ekintza kolektiboa astearte eguerdian egin dena. Honez eta gehiagoz aritu gara Bigarren Kafean.