02 ATZOKO ETA GAURKO GUDARIAK
Haustura ala erreforma, 02 atala: Atzoko eta gaurko gudariak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Haustura ala erreforma podcastaren bigarren atalaren abiapuntua Joxe Manuel Pagoaga ‘Peixoto’-ren kontakizun bat da. Bera eta Jose Miguel Beñaran ‘Argala’ Telesforo Monzonekin elkartu zirenekoa dakar gogora. 1936ko gerra garaian Segurtasun gaien arduradun izan zen Jose Antonio Agirre lehendakariaren Jaurlaritzan Monzon eta 70eko hamarkadan frankismoarekin apurtzea erabaki zuen gazte belaunaldiarekin egin zuen bat, garaiko ETArekin. Iñaki Egaña historialariak nabarmendu du atal honetan KAS Alternatiba hausturaren alde egiten zutenen bateragune bihurtu zela garai hartan.
ETAko lehen belaunaldietakoa da Itziar Aizpurua. 1970ean Burgosko auzian epaitu eta espetxeratu zuten. Bere belaunaldiak ETAn sartzeko hartutako erabakiaren arrazoiak azaltzen ditu atal honetan.