'Un amor': botere harremanak
Eukene Larrarte Arteagak liburuak hartuko ditu ardatz denboraldi honetan, baina ez da liburuen inguruko iritzia ematera mugatuko. Irakurtzen dituen liburuek eragiten dizkioten hausnarketen inguruan ariko zaigu eta Sara Mesaren ‘Un amor’ hautatu du lehen saiorako.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Kolaboratzaile berri baten lehen bisita izan dugu gaur Bigarren Kafean. Eukene Larrarte Arteagak liburuak hartuko ditu ardatz denboraldi honetan, baina ez da liburuen inguruko iritzia ematera mugatuko. Irakurtzen dituen liburuek eragiten dizkioten hausnarketen inguruan ariko zaigu eta Sara Mesaren ‘Un amor’ hautatu du lehen saiorako.
Irakurtzeko liburu erraza dela iradoki du Larrartek baina aldi berean pentsakor utzi duela aitortu digu. Izenburua irakurrita maitasun istorio erromantiko bat espero duenak jai duela ere gaineratu digu.
Liburuko protagonista, Nat, Madrildik landa eremuko herri txiki batera joan da bizitzera. Ez zaio erraza egingo inguru berrira egokitzea. Kode sozial berriak ezagutuko ditu, sarri matxistak eta atzerakoiak direnak eta kosta egingo zaio horiek ulertzea. Horri, gainera, protagonista bera nahiko galduta etorri dela gehitu behar zaio, krisi pertsonal batean dagoelako.
Etxeko teilatua konpontzeko beharra dut Natek eta une jakin batean, bere bizilagun Andreasek ondokoa esaten dio: Teilatua konpon diezazuket pixka batean zugan sartzen uztearen truke. Esaldi horretatik abiatu du Larrartek bere hausnarketa.
Ezetz erantzuten dio, baina pentsakor geratzen da… Hurrengo egunean baietz esaten dion arte. Sexua izaten dute, oso sexu primigenioa, maitasunik gabekoa, Natek ez du plazerra sentitzen… Lehen aldiz sexua izan eta hurrengo egunean alemana bere etxera joaten da akordatutakoa betetzeko, teilatua konpondu. Ez du Natekin hitz egiten apenas… eta bukatzen duenean joan egiten da. Horrek ere zer pentsatua ematen dio Nati eta bere etxera joaten da eta berriro ere sexua izaten dute. Baino oraingoan desberdina da.
Entzun Eukene Larrartek hari mutur horretatik abiatuta BIgarren Kafean egin digun hausnarketa.