Folk musika eta gizarte-mugimenduak: Musika Industria Iraultzen
Gramofonoa 5x35
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Orain arte, folkaren jatorri herrikoiak eta indar sinbolikoa jorratu ditugu; gaur, berriz, begirada musika-industriara zuzenduko dugu. Zein puntutaraino izan dira gai folkaren eta indiearen munduko zenbait artista, sistemaren barrutik, musika industria bera aldatzeko?
Diskoetxe handien menpe egon gabe, bestelako ekoizpen eta banaketa ereduak sortu dituzte batzuek. Beste askok, arrakasta izan arren, beren burua independentetzat jo dute, diskurtso alternatiboari eta gizarte-aldaketaren mezuei eutsiz.
Gaurko saioan musikari horiek izango ditugu hizpide: beren musika ez ezik, beren jarrera, hautuak eta egiteko moduak ere sistema musikalaren aurkako jarrera gisa ulertu direnak.