IRRATIA

'Amaitasuna'

'Amaitasuna' Maddi Etxeberria musikari nafarraren lehen diskoa da. Maiatsunari, amaierari eta batak bestetik duenari abesten dio Lizarrako abeslari gazteak diskoa osatzen duten zazpi kantuetan. Paraleloan saioan izan da MADDI lana aurkezten.

MADDI (Samuel Sanchez-Guardamino)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Maitasuna, heriotza, harremanak, harremanen amaierak, norbera, besteak eta batzuren eta besteen artean dauden lerro lausoei abesten die Maddi Etxeberria MADDIk bere lehen diskoan. Hitz jokoen maitale, izenburutik bertatik abiatuta hizki eta kontzptuekin jolasean dabil musikari gaztea: 'Amaitasuna' jarri dio bere lehen lanari izena.

Sormen prozesuaz, diskoaren grabaketaz, zuzenekoetaz... soseguz hitz egin digu Paraleloan saioan MADDIk, aldi berean  diskoko zapi kantuak aurkeztuz.