IRRATIA

Kayak zeharkaldia Ipar Lurmuturrera | 4. kapitulua

Zazpigarren eguna Ipar Lurmuturrerako zeharkaldian. Bisita goxoa izan dute etapa hasieran, indarrak hartzeko bizkotxo bat oparitu die andre batek, baita lanaz egindako bi txapel ere. Jende eskuzabala topatu bidean, sagarrak jaso dituzte opari eta 'sagarraren dieta' egiten ari dira orain.

iker Sasinenea kayakean zeharkaldia egiten (NAIZ IRRATIA)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Iker Sansinenea Arregik Oslo eta Ipar Lurmuturra kayakean lotzea jarri zuen helburu gisa 2024an. Guztira, 2500 kilometrotik gorako zeharkaldia  pasarte ezberdinetan egin zuen eta gurekin konpartitu du audio-bitakora.