IRRATIA

Egoaizia, 25 urte Eibar eta mundua eraldatzen

Marisabel Albizu, Egoaiziako bolondresa eta ko-sortzailea. (Aztarna Solidarioa)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Egoaizia duela 25 urte sortu zen Eibarren, eta orduz geroztik lan egin du Gipuzkoan tokiko ekintza eraldatzaileak sustatuz, mundu mailako erronkak (gizarte- eta genero-desberdintasunak, klima-aldaketa eta giza eskubideen urraketa) jorratzeko.

Elkartetik Marisabel Albizu izan dugu ostiral honetan Aztarna Solidarioaren tartean, Elena Rosales Kutxa Fundazioko Gipuzkoa Solidarioko kidearekin batera.