'Y los campos se quedaron sin flores'
Txekiar Errepublikako Hradištko udalerriko kontzentrazio-esparru nazira deportatutakoen historia ez da oso ezaguna. 'Y los campos se quedaron sin flores' izeneko lanean, Bigarren Mundu Gerran gertatutako gertaera tragikoen lekuko izan ziren deportatu batzuen istorioak jaso nahi izan ditu Unai Egiak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
'Y los campos se quedaron sin flores' (Circulo rojo) ez fikziozko eleberria argitara berri du Unai Egiak. Jakinmin pertsonal bati erentzuten dion ikerketa sakon baten emaitza da lana. Bertan, Bigarren mundu Gerran Txekiar errepublikako Hradištko udalerriko kontzentrazio-esparru nazira deportatutakoen bizipenak kontatzen ditu, tartean euskaldunak zirelarik.
Paraleloan saioan izan da Unai Egia, bere ikerketa lanari buruzko argibideak eman eta liburuan nola jaso dituen azaltzen.